17/1/08

Eskola eta ikastoletan liburu aurkezpena


Euskal Herriko komiki merkatua hain estua izanik gure aukera guztiak aprobetxatu behar ditugu. Iazko urtea Durangoko azokan itxi bagenuen, urte berri honetarako ikastetxe ezberdinei gure komiki-liburuaren aurkezpenak egiteko aukera luzatzen diegu.
Gure ustez ikasle gazteei historia irakasteko modu erakargarria da.
Helbide honetan Ander Deuna ikastolan egindako aurkezpenaren une bat ikus dezakezue:
http://www.anderdeuna.net/berriak/berriaIrakurri.asp?cod=81
Beraz, zuen zentroan Gerra Zibila zein Matxitxakoko bataila jorratu gura badozue, jarri gurekin harremanetan helbide honetan, eta pozik erantzungo dizuegu.
gureerroak@gmail.com