24/5/11

Aurkezpen garaiak



Ba gutxi gora behera hilabete oso bat joan da "Tristísima Ceniza" / "Tristes Cendres" bukatu genituenetik, eta aurkezpenak ere badirudi gutxitzen hasi direla (Momentuz aurrikusten den hurrengoa Perpignan aldean izango da, Feltival de BD de Perpignan, irailan).

Orain beste proiektu berriekin segitzen dugu...

Badakizue edozein kontakturako gure korreoa zein den: gureerroak@gmail.com

Ondo izan!

26/9/10

Badator komiki berria!!


Amaitutzat eman dezakegu gure bigarren komikia.
Jakingo duzue, Robert Capa Bilbon izan zeneko gaia hartuta, Sollube aldetik, baita Mexiko, Gibraltarretik ibili garela. Egia esan Capa aitzakia besterik ez da guk gura ditugun istoriak azaltzeko.
Gustora geratu gara emaitzarekin Iñaket irudigilea eta biok . Orain denbora bat pasatuko da komikia kalean ikusi arte.
Gazteleraz...Norma argitaletxeak erosi ditu eskubideak
Frantsezez... Cambourakis editions etxeak argitaratuko du
Euskaraz... zoritxarrez ez da argitaratuko, momentuz behintzat, bertoko argitaletxeek ez baitute komikiak argitaratzeko inolako interesik. Gure kabuz egiteko aukera badaukagu, baina saltsa gehiegitan ibiltzeak ere...
Beraz, adi ibili! Laster kalean TRISTÍSIMA CENIZA-(frantsezez Cendres...) izango dozue

20/1/09

Proiektua pil-pilean

Oraingoan Sollube mendira goaz. Gernika bonbardatu dutela hiru egun dira eta "Flechas Negras" italiar bataloia Bermeo hartu ostean mendiaren maldatik gora dator. Euren hurrengo helburua: Bilbo. Gailurrean errepublikar eta abertzale bataloiak daude zai.
Europa osoko kazetariak ere Bizkaian daude, aldizkari eta egunkari irakurleen jakingura asetu beharrean. Robert Capa argazkilari gaztea Parisetik dator "Air Pyrennees" hegazkin-korreoan...



Komiki berri hau burutzeko, berriz ere gure medioetan oinarrituko gara. Hala ere, argitaletxe, erakunde zein banatzaileen proposamen guztiak aztertzeko zabal-zabalik gaude.

13/1/09

ANGOULEMEN IZANGO GARA


Urtarrilaren 29tik otsailaren 1ra Angoulemen (Frantzian) ospatzen den Nazioarteko Festibalean izango gara.
Bertan "Berunezko itsasoa" eta proiektu berria aurkeztuko dugu.
Angoulemetik pasatzen bazarete ez hutsik egin eta gure stand-etik pasatu:
BD ALTERNATIVE -F39

5/3/08

Nabarra boua aurkitu dute?

Azti-Tecnaliako ikerlariek Nabarra ontzia izan daitekeenaren aztarnak aurkitu dituztela Matxitxakoko lurmuturrean.
Antza, urpean ikusi dituzten aingura eta ontziko beste elementu batzuk bat datoz Nabarra ontzia zituenekin, hala ere udaberrirarte itxaron beharko dugu berria guztiz egiaztatzeko.

Bitartean bouak berriz itsasoratzen hemengo bideo honetan ikusi ahal izango dituzu.

24/2/08

Exposición de acuarelas


Desde hoy al 8 de marzo
en el Café-bar New Rumm (Doctor Areilza, 43 Indautxu)
se exponen las 170 acuarelas firmadas por Ricardo Sendra que sirvieron de base para confeccionar nuestro comic.


Por otra parte, el próximo día 5 se cumplirá el 71 aniversario de la batalla.