20/1/09

Proiektua pil-pilean

Oraingoan Sollube mendira goaz. Gernika bonbardatu dutela hiru egun dira eta "Flechas Negras" italiar bataloia Bermeo hartu ostean mendiaren maldatik gora dator. Euren hurrengo helburua: Bilbo. Gailurrean errepublikar eta abertzale bataloiak daude zai.
Europa osoko kazetariak ere Bizkaian daude, aldizkari eta egunkari irakurleen jakingura asetu beharrean. Robert Capa argazkilari gaztea Parisetik dator "Air Pyrennees" hegazkin-korreoan...



Komiki berri hau burutzeko, berriz ere gure medioetan oinarrituko gara. Hala ere, argitaletxe, erakunde zein banatzaileen proposamen guztiak aztertzeko zabal-zabalik gaude.

13/1/09

ANGOULEMEN IZANGO GARA


Urtarrilaren 29tik otsailaren 1ra Angoulemen (Frantzian) ospatzen den Nazioarteko Festibalean izango gara.
Bertan "Berunezko itsasoa" eta proiektu berria aurkeztuko dugu.
Angoulemetik pasatzen bazarete ez hutsik egin eta gure stand-etik pasatu:
BD ALTERNATIVE -F39